• April 15, 2024
  •  

Baroud in Berria: Europaren erradikalizazioa

Gogora dezagun, Ramzy Baroud-ek aspergabe dioenez, islam periferikoaren fenomeno bat dela Estatu Islamikoa; eta Frantzian baldin badu Europako jarduerarik handieneko guneetako bat, hala dela herrialde hartan ez delako amaitu oraindik Aljeriako gerra, kultura, ekonomia eta gizarte aldetik.

Gogora dezagun, halaber, Adenauer Institutuak egin berri duen inkesta batean erakutsia geratu denez, Afrika iparraldeko biztanleek berebiziko garrantzia ematen diotela erlijioari eta, aldi berean, EIren kontra daudela erabat. Datu horiek berdin balio dute Europako musulmanentzat ere. Olivier Roy-k behin eta berriro esan ohi duenez —gaiotan dagoen aditurik entzutetsuenetako bat da—, ez dago ezein komunitate musulmanik: erradikal belgikarrak edo frantsesak beren nagusien islamarekiko barne hausturatik sortuak dira, eta, nahi baldin bada, islamismoaren kontrako erradikalizaziotik, haien familiek berek salatu bezala. Islamak, beste edozein erlijioren moduan, desradikalizatu egiten ditu bere fededunak; beraz, horiek erradikalizatzeko desislamizatu egin behar dira. Raphael Liogier-i deigarri begitantzen zaio paradoxa halakoa, islamik gabeko islamismo baten aurrez aurre jartzen baikaitu. EIk eta gobernuek egin hitzarmen isilbidezkoak —Estatu Islamikoan edonolako indarkeria desegiteko eta haren indarkeria islamaren erroarekin batzeko—, hain zuzen, Europako gutxiengo musulman guztietara hedarazten du susmoa, eta bere egiten du komunitate negatibo bat, nazioaren osotasunetik bereizia. EIren alde jokatzen ari da islamofobia, eta demokraziaren eta zuzenbide estatuaren kontra.

Europaren erradikalizazioa, Berria

0 Comments

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.